Retes de Tudela

Defentsa errezeko mendi-hegi baten gainean dago. Hegiaren mutur batean eliza dugu. Lurralde hau aspaldi-aspalditik dago populatua.

1040.urtean, Tutera ttipi hau Nafarroako Erregeen ondasuntzat aipatzen zen. Bere ekonomiaren oinarriak abeltzanza, zura eta egurgintza ziren. Bere Alderdi Historikoa Ertaroko populazio-gunea da. Etxe askok harlandu bakarrean eraikitako arku ojibalak dituzten leihoak gorde dituzte.

Egungo Eliza XVIII.mendearen hasierakoa da. Amabirjina irudikatzen duen taila gotiko-errenazentista bat dago (XVI. m). Eliz atarian Mª Puri Herrerok 1963.ean margoturiko hormirudia ikus daiteke.

Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn
Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn