10.- Kultura

Jostailuak. MusikaKultura

Behin mural bikaina ikusi ondoren, erakusketa honek hiru ataletan erakutsiko digu bere edukia. Lehenengo atala herriko Musika Bandaren oroigarria da; bigarrena, herriko jai tradizioei buruzkoa (Olentzero, kalejirak, inauteriak, pazko-erroskila); eta hirugarrena, jostailuen erakusketa apal bat.

11.- Herria

Botika. Botika-osteaBotika. Botika-ostea

Zainbelarrean, zein aztikeria ote dagoen, ezkutuko zer, beste sendabelarretan. Botikariak hautsak nahastuz eta isurkinak neurtuz dihardu. Hestelodiko minei jaurtiz hala-holako azkonak. auskalo zientzialari ala belagile dabilen, baina ibili, eskarmentua lagun dabil. Beira eta kristalezko ontziak apaletan eta beste mundukoak diruditen usain eta koloreak airean. Zuriz jantzia, bizitza, arnasaldi bakarra besterik ez dena luzatu guran ekinean.

Taberna. DendaTaberna. Denda

Atara egidak pitxerkadatxo bat! Mari edo Luisa datozen artean, partida atondu orduko. Hori gero briskan ala musean den bizitzari Hor dago! jo ahalko zaio-eta pozik! bizitzak berak denoi joko diguna ez datorren artean. Eta badator ardoa, eguneroko lanaren ospakizunera, egun guztietako hitzordura. Iluntzeetako tabernak edo txiribogak dendari uzten dio lekua behar da-eta erosi xaboia, abarketak, fideoak, orratza edota erretzekoa. Eta hara orain auzoko andreak lekuaren jabe batzarrean batzen eta banatzen bakoitzak dakarren kontatzekoa.

BizarginaBizargina

Luze ala labur?
– Zuhur!

Agintaria da bizargina azken batean Herritarren bizitzak apur bat atondu guran.
– Apur bat labur, halaxe daramate gaur egun.
– Ondo.
Eta buruak apaindu ahala berba bat edo beste atera gura du berriketarako gaia tentuz bilatuz. Larruaz zorroztu ostean labana bizarretan sartzean bezeroa bere giza-izate apalera itzularazten du. Bezeroa poz aparretan irtengo da kalera, itxuraraz berriturik eta airean lurrin usain mehea utziz. Ilea hor geratzen da, bizitzak berak bezala jira eta bira egiten duen eserlekuaren inguruan.

12.- Eskola

Eskola

Hiru ziren eskolak: Bizitzarena, denok ikasle izan gaituen arren batzuk ezer ikasi barik utzi dutena. Maisuarena, Letrak lore eztien doinuz ikastekoa, harik-eta esaldiak eta utopiak trebe josten ikasi artekoa. Eta zenbakiak ere ikastekoa, hamaikatxo lan batuz eta zereginak kenduz bizitzeko adina ematen zuena. Jakintzaren eskolan berriz maisu handi izan ziren eskulangile batzuk nekazari asko eta hamaika emakume. Eurok irakatsi zizkiguten bizitza zori onean eta neurrian bizitzeko behar diren lau arauak.

13.- Udala eta kontzekuak

Bilkura aretoa. BulegoaUdala eta kontzekuak

Liburuak, danbolinaren hotsez zabalduriko ebazpenak, paper mordoak, arauak, agiriak, erreziboak, horra gure historiaren erradiografia. Zuhaitzak aspaldiko batzarren iragan mina dakarkigu. Hantxe erabakitzen zen zein ardik, zein landarek, zein mugarrik, zein auzotarrek behar zuen beste inorekin bizi elkar errespetatuz.

14.- Historia

Herriko historiaHistoria zibila

Hortxe dago idatzirik, koba eta trikuharrietan, armarrietan, kanpaietan, kaperetan, irudietan, lanabesetan, kanposantuko gurutzetan, udaletxeko paper mordoetan, liburuetan, argazki galduetan, Atso-agureen neuronetan, umeen hortzetan, zuhaitz zaharretan, euron kimuetan baitatoz berriak. Geu gara herria, gure bidearen azken erdian zabalduz bide berriak.

15.- Erlijioa

Herri erlijiotasunaErlijioa

Seina jaio da, santuaren egunean, eta halaxe hilko da, otoi bat airean. Kofradia atondu da den-denek izan dezaten zerbaiterako eskubidea. Prozesioak eta erreguteak misterioren bati buruz doaz. Fedeak ditu indarrak batu eta harriak altxatu elizak eta ermitak gora eraikitzeko: kontenplazioa eta komunioa. Erromerietan lotzen dira sendiak. Gurutze batek donesten du mahaiko ogia Eta Donibane gauean bildutako landare batek etxea jagoten du ekaitz egunetan.

16.- Kirolak

El frontón, la sokatira, segalaris, fútbolKirolak

Lana barik herri hau ez da ezer. Egunerokoa ezinbestez behar genuen lehia bihurtu: belarra bizkorrago ebakiz, harria gorago jasoz, zerbait are urrunago jaurtiz. Lanak bere buruari egiten dio apustu: ea jai bilakatu ahal den! Bilbora etorri zen futbola Eta baimena eman zitzaien: Mutilok, kendu prakak eta korri! Azkenean horra frontoia, eta bolatokia, eta soka tenkatua; indartsuen jokoak, gure mugaren bila.

17.- Etxea

Etxea

Sorleku aterpe eta heriotzaren orduan etzangu: etxean dituzte zaharrek lotzen kondairak eta laztanak, etxean du amak leuntzen artisauaren bihotz zaildua eta, etxeko bihotz geografiko, sutondo epelean dira denak biltzen. Bide denak datoz etxera bideotako batean semeren bat betiko galdua bada ere.