1.- Areto nagusia / Zinea / Liburutegia

Areto nagusia / Zinea / Liburutegia

Ondoren, ibilaldi txiki bat egingo dugu Museo barruko 1.700 m2etan zehar. Museoan azken xehetasuneraino birsortu ditugu gure arbasoen eguneroko bizimoduaren txoko eta inguru guztiak.

2.- Ehulea

Artilea, lihoalana_lino

Maiteminduak lihoa ereiten du martxoan Gero zuntz-zuztarrak biltzeko. Jo eta orraztu ostean hariak ehungailura doaz ezkonsari baten ametsetan ehundu eta ehunduz osatzera: izarak eta zapiak. Ardiak ile-apaindegira doaz udaberriro artilea guretzat uztera. Goruetan luzatzen da haria gau eta egunetan gau eta egunetan krisalida legezko mataza bihurtu arte halako batean. Andrearen esku trebeek mendean hartu dute negua; atorra zuriz jantzirik alai dator igandea

Jostuna modista

Herritik dator jostuntxoa bizitzari egokituz pausoa. Gona irudiz josia, prakak eta barrenak, paparra duten atorrak, zeru koloreko arropa zapata zuriekin janztekoa Gorpuzti egunez zein San Mateoz izan zaitezen beste begien begiko. Eta ametsak janzten dituen jostunak laurleko batzuk hartu ditu bizitzako egun hotzak jantziz libre eroango duen senargaiaren zain segitzeko.

Zapatariazapatero

Zapatari zapatari! Zertan zara ari? Behartsuaren zaurien zaindari Eta zapaten konponlari. Bizitzari oinetakoak jantzirik bidean aurrera eginez plazara dantzara joan daitezen. Zapatariaren lantoki xumean horra ingudea, eztenak eta mailutxoak gure oin minduen sendalari.

Abarkagileaabarquero

Abarkaren zapaldua bidean oinatzaren zigilua. Hasieran larrua izan zen; gero ebaki xume batzuk egin eta horra lokarriak huntza legez galtzetan gora. Abarkak soloan beharrerako lahar eta sastraken aurkako; ondo dotore jantziak mutiko-neskato zoliek egiten dute erromeria.

Espartingileaalpargatero

Aulkian eroso, espartingilea; orain tira eta gero bira, horra kalamua, oihal beltzari josia. Espartinak izatez aurreskurako hegalak dira: arinak leunak. Lana soinu bilakatzen da dantzaleku plazako harria neska-mutilek sakon bizi dute bizirik izatea den miraria.

3.- Edaria

EztiaLa miel

Erlea joan-etorri etengabean hegan, ez lanaren afanez baizik eta edertasunaren gosez; kolorerik kolore opari zaion lorautsaren eroale. Erlauntzeko geometria epeletik ketan eta mozorroturik erlezainak trikimailuz kentzen dio eztia: sendatu ahal izateko hotzeria, etorkizunari negarrez dagoen haurra isilarazteko edo zuk, ene maite laztana, hain gozo egiten duzun gozokia eztiago bihurtzeko beti egokia. Gaueko murmurioetan argizaria bere suari eusten.

DolareaEl lagar

Hor doaz mahatsak alerik ale dolorera, eguzki, ur eta lurrezko odol bakarrean denak bat egitera. Muztioa ihesi doa, isilik, ardo bihurtu nahirik. Txikitorik txikito Adiskidetasunean bizirik. Jaietako adiskide aspaldikoa eguneroko legearen ur geza eta arrunta askatasun bilakatzeko aldarrikatzen diguna. Sagarra bere talaiatik behera dator; barrua mami gozo bilakatu zaio eta, bihotza zati bi eginda bera dugu gozoetan gozo, emankorretan emankor. Eta horra muztioa leuna, berria, urregorria, gure saria, denok, atso eta agure, zahar eta ume, batzen gaituen oparia.

4.- Gaztangintza

GaztangintzaEl queso

Esne nolabait kaltetutik sortua zaren gazta ezin hobea zeure gorputza osatu arte gatzatua. Ardiarena, behiarena, zugan natura biderkatu egiten da gaztanginak beste hats bat ematen dizu eta gero zuk zeurea ematen diguzu guk denok bizitzari gogotsu eusteko. Horrela, etxerik txiroenean ere Ardi-amak ahora eman ahal izaten dio esnea bere seme artzainari.

OkintzaEl pan

Harina cernida, levadura, sal y agua inventan el mayor milagro de nuestras existencia: un pan que ha pasado por el viejo horno absorbiendo el calor y el silencio para hacerse ofrenda. Santificado por una cruz se identifica con el alimento diario. Mañana será otro día, otro pan y un mismo amor de quien lo amasa.

SutondoaLa cocina

Etxekoen bihotza, argia, beroa eta jana. Sutondoan jesarrita, horra amama indabak aletzen eta horra iloba haren belaunetaraino garaile igoa, horra denen bihotzak taupa berean doitzen dituen andrea, horra ezinbesteko isiltasun tantetan gizona horra seme-alabak borroka-jolasean bizitzarekin buruz buru egiteko prestakuntzetan eta horra otoitzak arrats beherean. Lukainkak eta solomoa gakoan ondo ondu artean. Sutondoan batzen dira kondairak eta zoriak; sutondoan mamitzen da sorterriari zaion maitemina.

Zerriaren heriotzaLa matanza

Izen hori, berari ez dagokiona, trikimailua besterik ez da hil egin behar baita bere azkena txilioka alferrik saihestu nahi duena. Suak azala arazten dio eta, gero, hesteetan sartua nahiz koipetan bildua sendo eusten dio gogor datorren neguan, izan dezagun zer jan urtaroen joan-etorri etengabean.

5.- Lana

ZurginaEl carpintero

Haziak egarriz bilatzen du eguzkia hostoen artetik edanez haren beroa. Sinbiosi horretan gora dator zuhaitza eta enbor ebakiaren zaurietan ageri da hark bizi izandakoaren neurria. Zurginak esku laztanez lantzen duen zura altzari bilakatuko da, edo egitura; ohol zatiren batek izan ahalko du artistaren eskuak ezagutzeko mentura. Haren eskuetan bizitza berri batera jaioko baita zura.

ArotzaEl herrero

Burdinaren izarrezko bihotza, suak garretan askatua, utzi egiozu errementariari sendo erabiltzen bere eskua, berak baitaki non den ingudea eta zertarako den mailua berak, bai, izango ote zaren gurdiaren ardatza ala ateko arkua.

HarginaEl cantero

Tiriki-tauki doi ebaki den harri gogorra hegan joan da leiho hegal izatera. Zer ari haiz, hargina, Horrela lantzen harria? Gorago jasotzen Goian behar duen herria. Harriak baietz dio; Errementaria da bere nagusia.

6.- Garraiatze lanak

Orgazaina El carretero

Astiro joan eta nekearen pausoan itzuli, gizona, idiak, gurdia. Halaxe daroa bihia, egurra, belarra, satsa eta zergura. Zozoak kantu eta gurpilek txilio, orgazainaren aida! agindua da idientzat; pausoan ez etsi zamari eutsi eta arratsa gorri badator bihar euri.

OtzaragileaEl cestero

Gaztainondo eta hurritz adar ebaki berriak uretan sarturik malgu bihur daitezen. Behin zabaldurik horra hor mintzak. Aulkian otargilea, horiek leuntzen. Maisutasunez ehunduak sortuz doaz otzarak hamaika beharretarakoak. Otzaragilea, ez ote da gauza arrunten poeta?

7.- Uzta

UztaLa cosecha

Arrasti zeruari begira diote: Ez beza Jainkoak nahi ekaitza ekartzerik. Eta goizean goiz, galburuak eguzki-urrez jantzirik direnean, hor doaz etxeko denak zereginera: ebaki, azaoak egin eta ezkaratzera. Askotan auzolana izaten da: lehenik zuena, gero gurea, denon artean denona, Errotak irina eho eta belar ihartuak neguaren zain lastategian utzi arte.

8.- Nekataritza

NekazariaLa agricultura

Landa-kultura egiten lehena, haragi mina nola halaxe landuz lurra. Indabak, garia, gaur aleka ildoan lurperatuak eta bihar halako hamaikatan biderkatuak. Idien uztarria eta goldea, ildoetan ereiten duzuna ogi zuri legez itzultzen zaizu mahaira. Eta azkenean bazoaz zu zeu ildora azken ereintzako hazi izatera.

LanabesakLos aperos

Lur emea, Lur ernaldua. Lurra, goldeak laztandua, arez eta arrasteluz orraztua, Lurra, garietan joria, indaba eta arto, piper, patata eta kipulatan lehertua. Lur zaindua. Lur emankorra. Ama Lur iritzi zizuten era berean esan ahal dizugu: Oi!, Lur, gizonaren eta goldearen andrea.

9.- Korta

Ukuilua. Txerrikorta. OillategiaLa cuadra

Ugazabaren etxean denak dira etxeko, euren sats hondakinen artean denak bizi dira neguan bero. Amamaren aulkiaren azpian horra oiloak eta oilotxoak afariko hondakinetan pozik, ganbaretan berriz, katuak zelatan, zerria gizendurik, zerrama ugaldurik, abelgorriak erdi isilik, elaien habia hegalpean, itzaletan kukuka erbinudea, artatxoriak atartearen bila eta umeak zakurrarekin olgetan. Zenbat ote dira denetara etxekoak? Nor bizi da noren lepotik?