La Parroquia
La Parroquia
Andre Mariaren Jasokundeari eskainiriko eraikin honen iragana gorabeheratsua da. Hasierako nabe bakarreko eta azkenaldiko gotiko estiloko gorputzari hauek gehituko zitzaizkion: kanpandorrea, XVI. mendean; udaletxea eta hari atxikiriko sakristiak, XVII. mendearen erdialdean; eta gurutzadura irudikatzen duten kaperak, XIX. mendearen erdialdean. Eliz atariko gangako pintura interesgarriak, berriz, oraintsukoak dira.

Barnean erretaula nagusi barrokoa ageri da. Agirietan jasota dago inguruko indianoek diru laguntzak eman zituztela tenplua konpontzeko.

Eliza herriarena zen, Santutegia ere bai, eta zenbait testigantza historikoren arabera, herriko agintariek ez zieten uzten agintari feudal eta erlijiosoei bi tenpluetako ondarean eskurik sartzen.

Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn
Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn