Museoko gune garrantzitsuetako bat Pablo Respaldizaren sutegia da. Artziniegako erdigune historikoan dago eta garai batean Artziniegaren eta bere eskualdearen zerbitzura egondako artisau-tailerra da, Artea Etnografia Elkarteak zaharberritu duelako ikus dezakeguna.

Errementariaren eskuetatik era guztietako tresnak ateratzen ziren: etxeko tresneria, nekazaritzako lanabesak, ferrak, iltzeak, torlojuak, burdin sareak eta, batez ere, Euskal Herritik kanpo esportatu ziren idi-gurdientzako gurpilak (gurpil-haguna burdinazkoa zen eta egurrezko ardatza burdinaz sendotuta zegoen.

Hainbat dokumenturen arabera, jarduera hori Erdi Arotik garatzen zen Artziniegan. Beraz, gure historiaren eta gure arbasoen bizimoduaren zati bat da.

Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn
Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn