Artea elkartea

 

1977an hasi zen, Artziniegako festak zirela eta, gazte-talde batek antzinako gauzen erakusketa antolatu zuenean. Lortutako arrakastak akuilu-lana egin zuen hurrengo urteetan Artziniega inguruko eta eskualdeko lanbideekin zerikusia zuten piezen bilketa sistematikoa egiteko eta erakusketa iraunkorra prestatzeko. 1981ean, taldeak dei egin zien herritarrei Etnografia Museoa sortzen laguntzeko. Museoa 1984ko irailean ireki zen, aurretik Santutegiko ukuilu izandako lokalean. 2004. urtean, horretarakoxe zaharberritu den eraikin historiko handi batera lekualdatu da Museoa, espazio arazoak zirela medio.

Behin Museoa sortu eta gero, nahitaezkoa da oinarri juridikoa izatea erakundeekin eta Administrazio Publikoarekin harremanak izateko eta dirulaguntzak eta beste era bateko laguntzak jasotzeko.

Museoaren proiektua antolatu eta zuzentzeko Artea Etnografia Elkartea eratu zen, Artziniega inguruko.

Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn