Errota, edozein eratakoa dela ere, ogia bezain zaharra da. Errota-moten artean hidraulikoa atsotitz ospetsu batean geratu da: “Urik ez dagoenean, alferrik errota”.

Fernán Lopez de Aialak 1373an bildutako foruetako I. kapituluan honako hau irakur dezakegu:"Otrosí todo hombre fidalgo pueda ganar rueda o molino en su heredad o en el ejido aforándolo con abonadores fijosdalgo, o haciendo presa con vigadiza e pasando al agua al solar de la rueda o molino y haciendo harina con perro, gallo y gato".

Hara zer esan nahi duen esaldi horrek: gizon noble orok errota eraiki zezakeen bere jabegoan edo beste noble batzuek egiaztatutako lursail komunetan. Ibaiaren beste ertzeraino liana luzatuta ere jartzeko eskubidea hartzen zuen, urtebeteko epean inork mozten ez bazuen.

Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn
Share on FacebookTweet about this on TwitterGoogle+Pin on PinterestShare on LinkedIn