Barrio de San Antonio

San Antonio, La Venta eta Gordeliz hiribilduaren hegoaldean kokatutako antzinako auzoak dira. Ibaiak, San Antonio auzotik igarotzean, ur-jauzia egiten du eta haren azpian La Presa deituriko putzua. Hantxe ikasi ohi zuten igeri egiten Artziniegako biztanleek. Haren ondoan La Teja iturria dago, urte osoan ur freskoa eta ugari ematen duena.